Kale-ikuskizun hau sortzeko elkartu da Barsanti konpainia. Izan ere, kale-antzerkiaren funtsera itzuli nahi dugu, hau da, antzokietan egin ezin den antzerkia egin. Aspaldi egin ez dugun antzerkira itzuli nahi dugu, gure bizitzetan poz handiak eman baitizkigu, bai maila profesionalean, bai jaialdi eta jaietan ikusleak izan garenetan.

 


 

Juanjo Oterok Arte Dramatikoaren lizentziatura atera zuen 1999an, eta, geroztik, beti egon izan da antzerkiaren alderdirik esperimentalenarekin eta hizkuntza garaikideenekin lotuta. Bilboko La Chusma T konpainiaren sortzaileetako bat da. Haren Kartoibiraka ikuskizunak MAX saria irabazi zuen 2001ean. Eszenako egile eta zuzendari honek bere ekoizpen-etxe propioa sortu zuen, Kultura Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza batekin. Arte-zentroetako artista plastiko eta ikus-entzunezkoekin batera esperientzia eszenikoetan parte hartu du, eta antzerki-ekoizpen eta lirika-emanaldi handietan ere aritu izan da, besteak beste opera eta zarzueletan. Azken urteetan, Madrilgo sala mitiko baten zuzendaritza artistikoaz eta programazioaz arduratzen da.

 


Aritza Rodriguezek BAIn (Bizkaiko Antzerki Ikastegian) jaso zuen aktore-prestakuntza, eta 2002. urtean hasi zen profesionalki lanean, Kukubiltxo konpainiarekin. Aretoko nahiz kaleko hainbat antzezlan egin zituen taldearekin, besteak beste Aristides Vargasen “HARITZAREN AZALERA ZEHATZA”, Estatuan nahiz Latinoamerikan izen handia lortu zuena.Hortzmuga Teatroko aktorea da, eta hainbat ikuskizunetan parte hartzen du.

Gorakada antzerki-taldean hainbat lan egin ditu, tartean: OGRO TXIKIA, Suzanne Lebeauren testua eta 2011ko dramaturgia onenaren saria FETENen; MUNDUARI ITZULIA, Chapito konpainiako zuzendaria den Jose Carlos Garziak zuzendua, 2013an zuzendaritza onenaren, espazio eszeniko onenaren, argiztapen onenaren eta Aritza Rodriguezi emandako GIZONEZKO INTERPRETAZIO ONENAREN SARIA FETENen; MOBY DICK, hori ere Jose Carlos Garziak zuzendua, 2016an zuzendaritza onenaren saria FETENen, eta 2016KO IKUSKIZUN ONENAREN finalista MAX SARIETAN.

 


Pako Revueltas Arte Dramatikoan diplomatua da eta hainbat interpretazio-teknikatan trebatu da: metodoa, keinuzko antzerki fisikoa, maskara neutroa edo clowna, kasu. Azken hogei urteetan antzerkian aktore- eta zuzendari-lanak egin ditu, eta hainbat film eta telesailetan ere ikusi ahal izan dugu.

Urteotan formatu oso ezberdineko ikuskizunak zuzendu ditu. Sorkuntzarik berrienen artean nabarmentzekoak dira Calla y Come (La Cocina), Barbecho (Cia. Natxo Montero), Dead Letters (Mama Crea), Salto (Metrokoadroka), Vidas Pasadas (Bea Insa eta Leyre Berrocal) edo Una Casa de Muñecas (Arriaga Antzokia).

Bere partaidetza izan duten ikuskizunek jaso dituzten sarien artean daude: haurren ikuskizun onenaren MAX saria 2001 (La vuelta al mundo en 80 cajas); Ikuskizunik onena Tárrega, Villarreal, Valladolid eta Leioako jaialdietan 2003 (DSO); CICAE saria 2009ko Berninalen (Ander); Huescako Nazioarteko Azokako antzerki-ikuskizun onenaren saria eta MAX sarietarako izendapena 2010ean (Calla y Come); edo Donostia Saria 2017an (Francoren Bilobari Gutuna).